XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saxoniarraren etsipena kontaezina zen.

Marianaren galeraren erruduna bera zela pentsatzen baitzuen.

Bere bihotza maitemindu zuen neska orain ez zeukan ondoan eta bihotza erdibitu egiten zitzaion.

Robinen gizonak alde batetik bestera zebiltzan isilean.

Ez zuen ezer esaten inork.

Rikardo at Lea eta bizirik geratu ziren besteek ez zekiten gauza handirik.

Dena ustekabean gertatua zen.

Aita ere etsiturik zegoen.

Alaba nola harrapatzen zioten ikusi zuen eta ez zuen ezer egiterik izan.

Robinekin batera, Mariana nola edo hala askatuko zutela agindu zuen.

Zuhaitzetatik zintzilikatu zituzten gizonak lurperatu zituzten.

Isiltasun ikaragarri batetan, gizon haiek zeruan atseden izan zezaten, apezak Jaungoikoari otoitz batzu zuzendu zizkion.

Gero, lasaixeago, denak elkartu ziren.

Beste gizon batzu ere falta zirela konturatu ziren.

Preso eraman zituztela pentsatu zuten.

Hala zen. Gisborneko Guy, gaiztoa izanez gainera, azkarra zen oso.

Bazekien Robinen gizonek bizirik balio handiagoa izan zezaketela.